2006/11/24

Emakumeok


Euskara ikasten hasi nintzenean ez zitzaidan gutsatu emakumea hitza: kumeak ematen duena esan nahi zuela esan zidan irakasleak. Orduan (eta gaur ere bai) emakumeok umeak emateko baino gehiagorako balio garela pentsatzen nuen/dut.
Orain berriz, asko gustatzen zaidan hitza da. Ez. Ez da ama naizelako. Ama hitzak darama amatasun karga nirean. Emakumea naizelako, baizik. Kume asko eta ezberdinak ematen ditudan emea naizelako(emea ere gustoko ditudan berben artean dut).
Ez dut uste irakurle askorik dudanik, eta haien artean gizon gutxi egongo dira badaude, baina nirekin ez haserratzeko eskatzen dizuet, mutilok. Emeak, emakumeak, andrak, beti gaude zerbait egiten; eta gauza asko egiten dituenak kume asko ditu, egunerokotasunekoak diren arren. Gizonek ere emankorrak dira, noski, eta zalantzarik gabe, baina askotan emakume bat (ama, bikotekidea, neskamea, laguna, idazkaria...) izan behar dute "intendentzia" edo "azpiegitura" prestatzen.
Beste aldetik, emakumeok pentsatzen dugu inoiz ez dela berandu. Luzatu dugu alaba-semeak izateko garaia; unibertsitatean sartzen gara berrogeita hamarrak beteta izan arren (eta lotsatu gabe); ikasketak berreskuratzen ditugu alabak eta semeak ondo "kolokatuta" izan eta gero; idazten ari gara, "oso zaharrak" garela entzun arren; bat batean inoiz egindako kirolak, hobbiak eta ekitaldiak egiten ditugu... Beti emankorrak, emakumeak.
Errekontziliatu naiz hitzarekin, eta generoarekin ere bai. Ez dut gizon bat bezalakoa izan nahi. Ezta haiekin konparatu ere, emakume asko baititut eredutzat izateko, EMAKUMEAK.

2006/11/21

Egunak joan dira

Egunak joan dira,
eta urteak etorri dira,
banan banan beharbada,
baina guztiak batuta jada.

Taupa taupa joan zaizkit
bizitzaren larogeitapikoak,
eta bizi izan naizela aitortu arren,
ez dut heriotzan zentzurik.

Gaur ez dago ezer
izandakoaren lekuan,
eta atzo bero eta hezia zena
hotz eta antzua bihurtu da.

Gauza bakarra eskatzeko,
ez ahaztu nire itzala,
hori baita bizitzeko
dudan modu bakarra.