2006/03/30

Denbora falta

Nire asmoak onak ziren, baina ezin denean ezin da. Bi hitz esateko hemen jarraitzen dudala eta segitzeko asmoa dudala, ez dudala utzi. Istorio asko datoz egunero niregana ea nork kontatzen dituen zain. Oporrak berehala helduko dira eta orduan idatziko dudala espero dut, edo hori da nik dudan plana: idatzi eta idatzi eta idatzi... Batzuei opor tristeak irudituko zaizkie, baina hori da egin nahi dudana, eta ez inora joan... Badirudi hori dela egin behar duguna, kanpora joan, ihes egin... Neuk kontrakoa hautatu dut, aldiz, nire barrurainoko bidea egin, eta egiteko denborarik ez dudana egin, gehien gustatzen zaidan hori, idaztea alegia. Tartean Lauraren Ecce Homo irakurtzeko parada izatea gustatuko litzaidake.