Irratia piztu zuen. Laugarrenez errepikaturiko keinua zen hura. Oraingoan, emakume baten ahots eztitsua ari zen. Mutil bat ezagutu omen zuen, baina ezkonduta zegoen, eta ez zion bikotekiadeari minik egin. Asuntua ahaz dezan pentsatu zuen IƱigok. Zertara deitu irratira halakorik azaltzeko? Izarak ondo jarri zituen berriz ere. Orfidalak ez zuen efekturik egin eta loa ez zetorren. Hotz sentitu zituen oinak, baina ez zuen manta bila joan nahi. Txisa-gura ere bazuen. Horrela ez zegoen amets egiterik. Gogo kontra, altxatu, komunera joan, eta berriz ere oheratu zen. Ea orain lortzen zuen. Gizon batek hitz egiten zuen orain. Beste gizon batekin maitemindua zegoen, baina ez zuen uste hark berarekin ezer nahiko zuenik. Bere jefea zen. Askotan elkarrekin joaten ziren bidaietara, eta gela berean lo egin. Besteak ez zuen ezer susmatzen, bestela... Arretaz entzun zuen gizonaren kontakizunak, ezaguna egiten zitzaion ahots hura...
Goizeko hamaikak ziren esnatu zenean. Ez zuen gogoratzen noiz harrapatu zuen loak, baina goxo-goxo egin zuen amets. Telefono-hotsak errealitatean jarri zuen. Ander zen. Hegazkina bi ordu barru hartu behar dugu esan zion, zure bila pasako nahiz hemenik ordu erdira...
Orduan konturatu zen, horixe izan zen lo egitera lagundu zion ahotsa, gizon-ahotsa.
2006/12/06
Subscribe to:
Post Comments (Atom)
0 comentarios:
Post a Comment