2005/12/27

Gogorik ez

Esnatu naiz idazteko gogorik gabe. Ezer egiteko gogorik gabe, hobeto esanda. Baina lanera etorri naiz, antza oporretan nagoen arren. Ume txikiak esan dit gaur goizean Lanera oporretan? ez naiz oporretan erantzun diot. Amak ez daude inoiz oporretan... ETa behiek trenari begiratzen dioten moduan so egin dit. Ez inbezilak moduan, ez. Interes gabekoak moduan baizik. Gero, motxila hartu du eta joan da... "udalekutara" neguan. Pozik joan da. Ama eta aita urruti hiruzpalau egunez; lagunekin eta gaztetxoekin. Elurra izango dute. Arropa gehiegi jarri diot, baina hori da gertatzen zaidana, ez nagoela oporretan, eta zaindu behar dudala, oso urrun egon bdago ere... (Hementxe bertan dago, ez pentsa, Gipuzkoa aldean...).
Bitartean, lanera etorri naiz, umeak utzitako oporraldia disfrutatzera..., lan egiten.
Eta nagiak uxatu ditut.
Gaur idatziko dut.